Jesus Mari Lazkano bergararrak eta Josu Venerok egindako 'Artiko' film laburra eta Aitor Arregi oñatiarrak eta Jose Mari Goenagak egindako 'Mateoren Ama', Kimuak 2019ko katalogorako aukeratu dituzte. Guztira 65 lan aurkeztu dira, baina zazpi izan dira katalogorako aukeratu direnak. Hala, aukeratutako film laburrak nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.