Pentekosteetako klasiko bat den Bergara Hiria Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren atzo frontoian. Promes mailan Iker Larrazabal amurriarrak eta Mikel Etxebarria abadinarrak Ander Murua arrasatearra eta Aritz Oliden oriotarra hartu zuten mendean, 22-13. Nagusietan, Nafarroako Igantzi herritik etorritako bikotea izan zen nagusi, 22-14. Beste behin ere, sarrera ona munizipaleko harmailetan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.