Masterrekan, Zubieta kaletik goiko trenbidera bideko pasuan, sortu da sua, 19:45en bueltan. Baso ingurua da eta sastrakak erre dira batez ere. Udaltzainak laster bertaratu dira eta sua itzaltzeko lanetan jardun dute. Ondoren, suhiltzaileak iritsi direnean, menderatu dute hori guztiz. Ez dela kalterik izan adierazi dute udaltzainek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.