Seminarixoko karpan egin dute Pentekoste jaietako herri bazkaria bergararrek. Gaur, Kuadrillen eguna da eta goizeko herri kirol txapelketari eman dio jarraipena bazkariak. Janarekin indarrak berreskuratuta jaietako egitarauko ekintzekin jarraitu dute. Datozen orduetan gaztetxoendako bigantxak, Bergara Hiria pilota partidua eta hainbat kontzertu egongo dira herriko txoko ezberdinetan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.