Mahonero Asteburuaren barruan, atzokoa izan zen egun handia Bergara Kirol Elkarteko futbol sailarentzat. Denboraldia borobiltzeko ospakizuna izaten da, "familia egiteko" eguna. "Oso pozik gaude aurtengoarekin ere, jendeak erantzun egin du", dio Iosu Elorza presidenteak. Atzoko izen propioen artean, Mikel Juaristi; lehen taldeko entrenatzaile izan denak merezitako agurra izan zuen.