Herriko artisten lanak gertutik ezagutzeko aukera izan zen domekan, Beart elkarteak antolatutako Beart egunean. Berrikuntzekin etorri da aurtengo edizioa: alde batetik, San Martin plazan beharrean, Irala kalean jarri dutelako erakusketa eta azoka. Hori horrela, herritar ugari batu ziren Irala kalean lanak ikusteko. Aurten gainera, Juanjo Altuna margolaria omendu dute Beart elkartean egindako lanarengatik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.