EH Bilduk irabazi ditu Udal Hauteskundeak Bergaran 3.987 botorekin

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko mai. 26a, 22:38

Bergarako Udalak kolore aldaketa izango du. EH Bilduk gehiengo osoa lortu du, 9 zinegotzirekin; EAJk 7 lortu ditu; eta, PSE-EEk bakarra. Hori horrela, Gorka Artola izango da Bergarako hurrengo alkatea. Nabarmentzekoa da parte-hartzeak izan duen igoera. Orain dela lau urteko hauteskundeekin alderatuta % 9,16 igo da parte-hartzea. Guztira 8.317 herritarrek eman dute botoa Bergaran; horietatik 3.987 EH Bildurendako izan dira; 3.115 EAJrendako; 525 PSE-EErendako; 355 boto lortu ditu Irabazik; eta, 207 boto Ahal Dugu-Podemosek.

Osorik irakurri