Futbol topaketa egin dute, gaur, hirugarrenez, Bergara Kirol Elkarteak antolatuta, Agorrosinen. Bost futbol taldez eta futbol eskolaz osatzen da une honetan nesken futbol saila eta gaur, elkar ezagutzeko eta harrobia sortzen joateko baliatu dute topaketa. Realeko kirol zuzendari Garbiñe Etxeberriaren bisita ere jaso dute jokalariek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.