Maiatzaren 19a egun berezia izango da Kartzela zaharreko Dynamo zineklubarentzat, zortzigarren ziegan estreinaldi interesgarria izango dute-eta. Izan ere, Katilhotsak kultura elkartearen Napardeath filma ikusteko aukera izango da 18 lagunendako lekua duen aretoan. Hiru emanaldi egingo dira arratsaldean zehar eta ondoren, 20:00etan, solasaldia egingo dute filmaren egileekin.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.