Xaxau jai herrikoien konpartsak jakinarazi duenez, 830 sinadura batu dituzte Udal Gobernuari eskatzeko diru-laguntza handitzea Pentekosteak antolatu ahal izateko. "Herritarrek oso ondo erantzun dute; jendeak komentatu digu ez duela Bergarako jairik txosnagune barik ulertzen, askok hartzen dute beste alternatiba bat bezala". Sinadurok atzo arratsaldean udaletxeko Bergararren Arreta Zerbitzuan erregistratu zituzten.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.