Bergarako Jaietako VII. Film Laburren lehiaketa martxan da eta parte hartzeko azken eguna maiatzaren 31a izango da. Bideoaren gaia librea izango da, baina gehienez bost minutuko iraupena izan behar du. Horrez gain, ikusi beharko den objektua txapa bat izango da eta esan beharreko esaldia berriz, "Txapatzera noia/goiaz". Ikus-entzunezkoak xaxaukomunikazio@gmail.com helbidera bidali behar dira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.