Emakumezko baten gorpua atera dute Deba ibaitik Arrasaten

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko api. 16a, 17:48

Gaur, 16:10an, jaso dute Larrialdi Zerbitzuek deia gorpu bat zegoela Deba ibaian esanaz. Arrasate eta Bergara artean dagoen Ekilore denda inguruan topatu dute 50 eta 55 urteren bueltako emakumezkoa, eta Arrasateko udaltzainek atera dute ibai ertzetik. Patologia Zerbitzura eroango dutela gorpua adierazi dute Segurtasun Sailetik, eta oraingoz, ez dute informazio gehiago.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.