Bergarako Munizipalean 400 lagun inguru batu dira Elezkano II-Rezusta eta Irribarria-Zabaletaren aurkako partidua ikusteko. Beñaten final guztietan egin ohi duten moduan, pantaila erraldoia jarri dute bertan, eta bergararra Bilbora animatzera joan ezin izan dutenak, etxean geratu dira Binakako Txapelketako finalaz gozatzeko. Aurreikuspenak hautsita, bikote gorriak irabazi du tentsioz eta zirraraz betetako partidua (22-19). Hori horrela, Bergarako frontoian batu direnek ederki ospatu dute garaipena.