Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 2025erako hiriguneetara sartzen den trafikoa murrizteko neurriak hartuko dituela. Bergaran, aldiz, erdigunean aparkaleku berri bat eraikitzeko obrak hastea da gaur helburu nagusia. Seminarioko aparkalekua atzerapauso handi bat da mugikortasun jasangarriaren ikuspuntutik, erdigunera auto gehiago erakarriko dituelako, eremu horretan dauden trafiko arazoak areagotuz. Gainera, Udalak aurkeztutako Soinu Ingurua Hobetzeko Planaren aurka doa, zarata iturri berriak gehitzen direlako arazoak dituzten eremuetan. Kale trafiko gehien jasotzen dutenen artean dago, hain zuzen ere, Ibargarai kalea. Plan horretan bertan jasotako neurrien artean daude "disuasioaparkalekuak sortzea" eta "garraio publikoa bultzatzea", erdigunerantz auto gehiago sartzea ekiditeko eta horri lotutako zaratak gutxitzeko.