Aranzadi Ikastolak gurasoei bidalitako ohar baten zehazten da astelehenean, apirilak 1, hasiko direla seminarioko parkinga egiteko obrak: "Obra gimnasioa dagoen aldetik hasiko da, eta lehen bi asteetan gimnasioko atera arteko espazioa zulatuko dute. Ondoren, hurrengo hiru asteetan, gimnasioa eta sarrera nagusiaren artean egingo dituzte lanak". Errotazio bidezko 86 aparkaleku egitea dago aurreikusita, solairu bakarrean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.