Gaur aurkeztu du Bergarako Ahal Dugu-Podemosek udal hauteskunde batzuetara lehenengoz aurkezten duen hautagaitza. Jose Maria Sasieta da alkategaia eta, diotenez, oraingoz ez dago akordiorik beste talderen batekin aurkezteko. "Bi edo hiru zinegotzi ateratzea espero dugu". Sasietak nabarmendu du "herritarrentzat diseinatutako" programarekin doazela hauteskundeetara.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.