Bergarako musika eskolako gazte banda eta orkestra sinfonikoak Valentziara egingo dute bidaia etzi, egubakoitza. Guztira, 60 ikaslek hartuko dute parte Mislata eta Segorbeko ikasleekin osatzen den Banda eta Orkestrarekin egingo den elkartrukean. Hala, Mislatan izango da kontzertua eta igandean egingo dute bueltako bidaia. Apirilaren 27an, berriz, Apirilean Musikaren ekintzaren barruan valentziarren bisita hartuko dute bergararrek eta Santa Marinako elizan eskainiko dute kontzertua guztiok elkarrekin.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.