Go!azen telebista saioko Amaia, Zuri, Eli, Markel, Julen eta Ander etorri dira Bergarako Seminarixora lau saio eskaintzera. Saioaren amaieran photocall-a egiteko prestatu dira, eta zapatuan, esaterako, gaztetxo askok aprobetxatu zuten aukera hain gustukoa duten telesaileko aktoreekin argazkiak eta selfie-ak ateratzeko.