Udalak esleitu du zinema komertziala eskaintzeko horniketa eta instalakuntza jarriko duen enpresa: Bizkaiko Tecnica Cimematografica Loza da enpresa eta aurrekontua 93.600 euro (BEZ barne). Bi hilabete izango dituzte horniketa eta instalakuntza lana egiteko; zinemaren kudeaketa, egunak, ordutegia eta prezioa nola zehaztu aztertzeke dute oraindik. Asmoa da, atzerapenak atzerapen, maiatzean zinema martxan izatea.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.