Energiari buruzko erakusketa bat zabaldu dute Bergarako Laboratoriumen. Bartzelonako Unibertsitatearekin eta Usurbileko Lanbide Heziketako Zentroarekin elkarlanean egindako erakusketa bat da. Bertan, energiarekin dugun lotura zein den, zer garen eta izango garen ulertzeko gakoak aurkituko dira. Adibidez, gizakiak kontsumitzen duen energiaren %80 burmuinarekin egiten duela ikusiko da; %20 bakarrik dela fisikoa. Gainera erakusketa honek unitate diaktiko moduan funtzionatuko du, eskoleta haurrek energia landu eta gero, bertatik pasatzeko uauera izango baitute. Erakusketa ikusi nahi duen orok aukera edukiko du maiatzaren 5 arte
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.