Bergarako Udalak 2011an salatu zuen zigiluak erabiltzen hasi aurreko 238 gutun lapurtu zituztela Udal Artxibotik. Lapurreten egilea zigortu zuen epaia 2016an jakinarazi zen arren, orain heldu dira berreskuratutako 36 dokumentuak berriz ere Bergarara. Lapurreten ondorioz artxiboko segurtasun neurriak zorroztu dituztela adierazi du Elena Lete alkateak eta falta diren dokumentuak denborarekin berreskuratzeko itxaropena agertu.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.