Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Bidegik konponketa lanak egingo ditu AP-1ko San Martzial tunelean, abenduaren 3an auto bat bertan erre izanak sortu zituen kalteak konpontzeko. Lanok egubakoitzean 17:00etan hasiko dira eta astelehenean 06:00etan amaituko dira. Denbora tarte horretan desbideraketa bat egin beharko da.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.