Gurasoentzako hitzaldia emango du Nerea Mendizabalek Zabalotegin

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko urt. 2a, 13:08

Familian izan beharreko errespetuzko komunikazioari buruz hitz egingo du Nerea Mendizabalek, hilaren 8an, 18:00etatik aurrera Zabalotegi aretoan. Hitzaldian, gurasoek seme-alabekin izan beharreko harremanari buruz hitz egingo da. Baina, azken batean, bizitzako esparru guztietarako da garrantzitsua eta interesgarria errespetuzko komunikazioa. Gurasoei zuzendutako hitzaldi honetan, doako zaintza zerbitzua egongo da Zabalotegiko Txiki Txokoan. Antolakuntzatik adierazi dute, zerbitzu hau erabili nahi dutenek, 15 minutu lehenago bertaratzea komeni dela. 

Osorik irakurri