Hainbat edukiontzi erre dituzte Aretxabaletan eta Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko urt. 2a, 09:50

Aretxabaletako Santa Kurtz eta Bergarako Arruriaga kaleetan erre zituzten edukiontziak, atzo goizaldean. Aretxabaletan hiru edukiontzi erre zituzten eta horren eraginez, zuhaitz bat eta etxe bateko aurrealdea kaltetu ziren. Bergaran ere hiru edukiontzi erre zituzten, baina suak ez zuen inguruan beste kalterik eragin. 

Osorik irakurri