Gure Artera-Sare taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu Gabonetarako. Ohiko ereduak albo batera utzi eta presoen aldeko "ekimen desberdinak" antolatzea nahi izan dute. Horrela, abenduaren 30ean elkartasun ekitaldi kulturala egingo dute Seminarixoan 19:30ean. Bertan musika, poesia, antzerkia eta aldarrikapena eskutik helduta joango dira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.