Datorren hilak 19, asteazkena, pinuaren krisia izango dugu berbagai Kulturaten. Gure lurraldean banda marroia gaitza zabaltzen ari dela eta kezka handia sortu da, ez bakarrik baso jabeen artean, gizarte osoan baizik. Hori ikusita, Besaide Mendizale Elkarteak eta Naturtzaindia Elkarteak hitzaldi hau antolatu dute, gure basoen egoeraz eta etorkizunaz hausnartzeko.
Gonbidatuak izango dira Kiko Alvarez, Biologian Doktorea (Naturtzaindia), Aitziber Sarobe, Biologian Doktorea (Naturkon) eta Naiara Corcuera, Ingurumen Zientzietan Lizentziatua (Besaide M.E.).
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.