Nagua Alba, Ahal Dugu-Podemoseko ordezkaria, Bergaran izan da feminismoaz hitz egiten. Izan ere, adierazi du gertuko ekitaldiak egitea garrantzitsua dela eta eskuineko indarrek azken asteetan hartu duten indarrari aurre egiteko feminismoaz hitz egitea ezinbestekoa dela azpimarratu du. Azkenik, aipatu du ezin dela feminismoaz hitz egin, alderdi politikoa feminista ez bada. Nagua Albaz gain, hitza hartu dute Eneritz Marquiegik eta Bergarako Ahal Duguko idazkari nagusi Jose Maria Sasietak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.