Pasio osoz bizi izan dugu hamaika egunez Euskaraldia. Milaka bergararrekin batera gure kontraesanak gainditzeko ariketa egin dugu, beste askotan bezala, baina beste askorekin batera. Ez daukagu daturik, baina sentipena daukagu Euskaraldiak iraun duen hamaika egunetan Bergaran euskaraz dezente gehiago hitz egin dugula; %42-45 inguruan trabatuta zegoen erabilera, ziurrenik, %50etik gora joan da… eta ez da gutxi! Izugarrizko balioa dauka, hizkuntza ohiturak aldatzea ez delako erraza.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.