Ertzaintzatik aditzera eman duenez, Bergarako Zurradero eta Ortuibar kalean dauden Sustar kalamu elkartean eta Aratz albaitaritza klinikan sartu dira lapurrak bart. Udaltzainek 08:15ak aldera jaso dute abisua eta Ertzaintzak hartu du bere gain ikerketaren ardura; atea behartu edo kristalak apurtuta sartu dira lapurrak. Ertzaintzak ez du ostu dutenaren gaineko argibiderik eman eta zehaztu dute ikerketa zabalik dagoela oraindik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.