UDAk Aretxabaletara eraman du derbia

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko aza. 24a, 21:09

Norgehiagoka estua eta borrokatua izan da Agorrosinen Bergarak eta UDAk jokatu dutena. 14. minutuan Andoni Bretañak bere atean sartutakoa izan da partiduko gol bakarra. Bigarren zatian bergararrak saiatu dira partidua berdintzen. Adorea eta kemena bai, baina aukera garbiegirik ez. Korner batean, Markel Ilzarberen eta Julen Iñurberen burukada bikoitza izan da goletik gertuen ibili dena. Aretxabaletarrek bigarrena eskura izan dute kontraeraso batean lehenik, eta langan jo duen jaurtiketa batekin gero. Azkenean, baina, markagailua ez da mugitu (0-1).

Osorik irakurri