Bi kategoriatan lehiatu dira argazkilariak: koloretakoetan eta zuri-beltzekoetan. Bietan ere, argazkirik onenak Soraluzeko Carlos de Cosenak direla erabaki du epaimahaiak. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia eta ordutik, ikusgai dira Aroztegin, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak. Abenduaren 2ra arte egongo da horiek ikusteko aukera.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.