Hitzartu proiektua erraustegiaren eragin eremuan bizi eta ikasten duten neska-mutilen gurasoen elkarteek abiatu zuten. Asmoa da Gipuzkoako Batzar Nagusiei eta Foru Aldundiari aurkeztea hitzartutako soluzioa, eta proiektu hori garatzeko finantzaketa modu ezberdinak abiatu dituzte. Horietako bat babes kutxak dira, Zubieta inguruetan bizi diren neskak eta mutilek egindako marrazkiak tapakietan serigrafiatu dituzte. Debagoieneko hainbat herritan daude salgai.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.