Alkatearen kalitate botoari esker onartu ziren 2019ko ordenantza fiskalek %2 inguruko igoera orokorra izango dute, eta gobernuaren lehentasunetako bat da autofinantzaketa; oposizioak ez ditu ordenantzok begi onez ikusten eta progresibotasun falta ikusten die. Lau ordu eta erdi baino gehiago iraun zuen osoko bilkurak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.