Zientziaren Leku Historiko izendapena jaso du gaur Bergarak Europako Fisika Elkartearen -European Physical Society, EPS- eskutik. Laboratorium museoan izendapena ziurtatzen duen plaka desestali dute Elena Lete alkateak eta EPSko presidente Rudiger Vossek. Horren ostean, Seminarixoan izan da ekitaldi nagusia. Han, Letez eta Vossez gain, Markel Olanok, Pedro Miguel Etxenikek eta Iñigo Urkulluk ere hartu dute hitza. Denek ere izendapenaren garrantzia azpimarratu dute, baita ezagutzarena ere.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.