Ezbeharra 18:45 aldera gertatu da. Motor-gidariak, berak bakarrik izan du istripua, Gasteizerako noranzkoan. Zauriekin, Arrasatera, Debagoieneko Ospitalera eraman dute. Ostean, errepidean geratu diren olio orbanak garbitzeko lanak hasi dituzte. 20:00etarako errepidea garbi zegoen, baina, ordu honetan (20:22), zirkulazioa motela da errail batean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.