Bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Bergaran, eguazten goizean, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. 34 eta 36 urteko bi gizonezkoak industria pabiloi batean kokatutako marihuana landaketa baten arduradun ziren. 1.500 landare inguru zeuden barruan, baita horien hazkuntzarako beharrezko den beste hainbat material ere: fokuak, transformagailuak, erauzgailuak…
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.