Ikerketa prozesu baten ondoren 38 urteko emakumearen hilketa biolentzia matxista kasu bat izan zela frogatu berri du Espainiako Gobernuak. Emakumeen Mundu Martxak deituta, gertakaria salatzeko elkarretaratzea egingo dituzte bihar ibarreko herri ezberdinetan. Arrasaten, 19:30ean Herriko Plazan; Bergaran, 19:30ean Irala kalean; Oñatin, 19:00etan Foruen plazan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.