Suak labe bat eta teilatu zati bat kaltetu ditu Bergarako TTT enpresan

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2018ko abu. 8a, 19:01

16:00ak inguruan piztu da sua Bergarako San Juan auzoan dagoen TTT enpresan. Mantentze-lanetan ari zirela, sua hartu du olio upel batek. Labe bat eta teilatu zati bat erre dira ondorioz, baina zauriturik ez da izan. Enpresa itxita dago, oporretan, eta mantentze-langileak bakarrik zeuden barruan, gertaera izan denean.

Osorik irakurri