Aurten ere, Bergarako Udalak auzolandegiak jarri ditu ditu martxan. Espainiako hainbat tokitatik etorritako 18 gazte Belaunaldi Trukaketa deituriko auzolandegian parte hartzen ari dira, Mizpirualde egoitzan. Goiz eta arratsaldez egoiliarrekin jarduerak egiten dituzte, baina turismo pixka bat egiteko tartea ere badaukate: pasa berri den asteburuan, esaterako, Gipuzkoako kostaldea ezagutu dute.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.