Argazki erakusketa ekainaren 8tik uztailaren 28ra bitartean Agorrosinen egon da ikusgai eta abuztuaren 3tik 26ra bitartean Aroztegi aretoan egongo da. Hainbat kirol (atletismoa eta boxeoa, besteak beste) eta garaiko argazkiak batzen dira, zaharrenak 20. eta 30.hamarkadetakoak izanik. Erakusketa ikusteko ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30etara, zapatuan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30etara eta domeka eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.