Behar-Zana elbarrituen elkarteak antolatuta, kanpaldia egin dute aurten ere Degurixan. Oñatitik, Arrasatetik, Aretxabaletatik, Eskoriatzatik, Legazpitik, Zumarragatik, Beasaindik eta Donostiatik joan dira, besteak beste. 60tik gora erabiltzaile eta boluntariok pasa dute asteburua Aierdik Degurixan duen txabolan. Domekan, 80 bat elkartu ziren bazkaltzen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.