Doako emanaldia zen arren, gonbidapenak aurrez eskuratu behar ziren. Bada, udal ordezkariek azaldu dute gonbidapen horiek balio gabe geratu direla. "Parte hartzaile guztiekin egingo den bileraren ostean emango dugu informazio gehiago", azaldu dute. Bihar, barikua, San Martin Agirren plazan egitekoak ziren emanaldia bertan behera utzi dute ekaitz arriskuagatik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.