Udako futbol campusa egiten dihardute Bergaran, lehenengoz. Ander Capa jokalari profesionalaren eta Sportmadness kirol kudeaketa elkartearen eskutik etorri da campusa antolatzeko aukera. Beñat Lopetegi antolatzaileak azaldu du Bergarara jo zutela harrobia zaintzen duen elkartea delako. Klubeko entrenatzaileen laguntza izan dute futbol campusa aurrera ateratzeko orduan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.