Festa giroan ospatu dituzte San Juan auzoko jaiak, eguzkiaren eta beroaren laguntzarekin. San Joxepeko
abesbatzak kontzertua eskaini du jendez lepo egon den ermitan. Bukatzean, 80 urtetik gorakoei omenaldia egin diete plazatxoan, aurreskuarekin. Ekain Lazkano jaioberriari ere egin diote omenalditxoa. Ondoren, VII. Lore Sorta Lehiaketako eta Ortu Lehiaketako sariak banatu dituzte.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.