Gaur, domeka, jokatu da San Antonio Saria, sei kilometroko luzera duen Gipuzkoako kadete mailako banakako erlojupekoa. Bazpi taldeko Asier Pozok errekorra hautsi du (08:29), eta Aimar Erostarbe (08:40) eta Danel Casais (08:44) Oñatiko txirrindulariak izan dira bigarren eta hirugarren; Markel Oregi bergararra izan da Bolintxo Okindegia taldeko azkarrena, lehen sailkatuarengandik 41 segundora.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.