Ekainaren 22an eta 23an egingo du hirugarrenez denboraldi bukaerako jaialdia Bergara Kirol Elkarteak. "Aste bukaera atsegina pasa gura dugu klubeko jokalariekin, entrenatzaileekin eta zaleekin batera. Baina, ekitaldiak irekiak dira herritar guztiendako. Futbol familiaz harago doan ospakizuna da", esan du Iosu Elortzak. Aurtengo berrikuntzak dira musika eskolak egingo dituzten emanaldiak eta Ander Capa futbol campusa.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.