Bergarak hiri-gutuna jaso zuela 750 urte betetzen direla-eta, urteurren bereziko pintxoa zein izango den aukeratzeko lehiaketako finala jokatu zen atzo, maiatzak 15, Sagarpe elkartean. Madura, Sagarpe eta Zaspi elkarte gastronomikoak izan ziren finalistak eta epaimahaiak Maduraren Tranpantojua izeneko pintxoa aukeratu zuen pintxo onena moduan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.