Lehen Mailan jokatzeko txartela lortu zuten Realeko jokalari ohiak bazkaritarako elkartu dira gaur, Bergaran. Puertollanon (Ciudad Real) lehen Mailara igo zen Reala, Jesus Aranbarri arrasatearrak sartutako gol bati esker –berdinketaren gola; 2-2 amaitu zen lehia–. Garai hartakoak gogora ekarri, horren inguruan berba egin, eta elkarrekin, talde izaera mantenduz, gustura izan dira Umore-Ona elkartean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.