Bergara Kirol Elkarteak Aspanogi elkarteari laguntzeko ekimen solidario bat jarri du martxan. Zozketa baten bitartez, 10.000 euro biltzea izango da elkartearen erronka. Txartelak salgai daude dagoeneko euro batean, Agorrosingo kantinan, Bule eta Depor tabernetan eta Travel Brand, Multiopticas, Jo´ka, eta Igaro dendetan. Bizikleta elektriko tolesgarri bat, Lasa Jatetxean lau pertsonendako bazkari bat eta klubeko material sorta ere zozkatuko dira, ekainaren 23an, Mahonero Egunean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.