Bergarako Ernai kaleko biribilgunetik Buruñaoko Zubiberriraino bidegorria eraikitzeko eta antolatzeko lanak Sasoi Eraikuntza enpresak egingo ditu. 950 metroko tramu horretako lanek 345.726 euroko aurrekontua –BEZ barne– izango dute eta aurreikuspena da maiatza bukaeran hastea. Lanek sei hilabete inguru iraungo dute.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.